Irakeko okupazioaren ondorena

Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeko bi kide Saddam Husseimekin egon dira gaur Iraken

CICR Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeko bi kide Saddan Hussein Irakeko presidente ohiarekin egon dira gaur goizean Iraken, erakunde horretako Nada Dumani bozeramaileak argitu duenez. "Bi ordezkari izan dira berarekin, tartean mediku bat, eta Hussein egoera psikikoa zein morala aztertzeko behar adin denbora hartu ahal izan dute", azaldu du Dumanik. Xehetasun gehiago ezin duela eman esan du bozeramaileak, egon direla bakarrik.

2004ko otsailaren 21a
16:34
Entzun
"CICRk bere arauak ditu, eta ezin du inolako berririk eman Saddan Husseini buruz. Beste presoekin gertatzen den bezalaxe, koalizio indarrei aurkeztu dizkiegu aurkeztu beharreko alegazio guztiak", gaineratu du.

AEBetako militarrek iazko abenduaren 13an atxilotu zuten Saddam Husseim Tikriten, zulo baten ezkuratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.