Kataluniako hiriburuan daude Gurutze Izagirre Intxausti eta Jon Olano Urain kazetariak Kataluniako prozesu subiranistaren aurkako epaiaren eta haren ondorioen berri ematen. Handik egin dute Espainiako Gorenak emandako ebazpenaren analisia.
Epaitegiek hamahiru eta bederatzi urte arteko kartzela zigorrak ezarri dizkiete esptxean dauden bederatzi buruzagi independentistei. Oriol Junqueras presidenteorde ohiak du zigorrik gogorrena, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta.