Karibea astintzen ari den Gustav urakana Saffir-Simpson eskalako 3. kategoriara igo da gaur goizaldean, Kaiman Uharteetan. 175 kilometro orduko abiadura hartu du, eta uharte horietan beharbada handiagoa, Miamiko Urakanetarako Zentroak jakinarazi duenez. Azken egunotan Haitin eta Dominikar Errepublikan gutxienez 67 lagun hil dira urakanaren ondorioz, zehazki hainbat uholde eta luizik eraginda.
Kubara iritsiko da Gustav datozen orduetan. Han alerta egoera ezarri dute agintariek. Bitartean, Kaiman Uharteetan aireportu guztiak itxi dituzte, eta hildakorik ez izan arren, agintariek etxetik ez ateratzeko aholkua eman diete herritarrei.
Urakana gero eta indartsuagoa da Kubara heltzen den heinean, adituen esanetan, eta uhartearen mendebaldera ailegatuko da zikloi indartsu gisa, baina ohartarazi dutenez, kategoria handiagoko bihur daiteke.
AEBetako hego-ekialderantz, gero
Urakanak ipar-mendebaldeko noranzkoa darama, Kubarako eta Mexikoko Golkoko petrolio plataformetako norabidean. Geroago, heldu den asteartean, Louisianara (AEB) iritsiko dela aurreikusi dute adituek.
Gustav Atlantikoan izan den denboraldiko hirugarren urakana da.
Mundua
'Gustav' urakana 3. kategoriara igo da Kaiman Uharteetan, eta Kubarantz doa
Haitin eta Dominikar Errepublikan 67 lagun hil ditu gutxienez urakanak. Habanako agintariek alerta egoera ezarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu