Protestak herrialde arabiarretan

Gutxi batzuen boterea amaitzea nahi dute Bahraingo gehienek

Agintea monarkia sunitaren esku dago, eta xiitek behin eta berriz salatu dute bazterkeria

mikel rodriguez
2011ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Protestak lehertu arte, nazioartean 1 Formulako zirkuituagatik ezaguna zen Bahrain —GP2ko lasterketak bertan behera utzi dituzte istiluengatik—. Persiako Golkoko uharteak, ordea, auto bizien eta turisten luxuen azpian zituen gatazka sozialak agerian utzi ditu orain.

1783tik Al Khalifa dinastia sunitak du Bahraingo Erresumako boterea. Gehiengo musulmanaren artean %70 dira xiitak, eta %30, berriz, sunitak. Kargu politiko eta militar garrantzitsuenak, ordea, azken horien esku daude. Xiitek bazterkeria salatu izan dute behin eta berriz.

1999an Hamad ibn Isa al Khalifa erregea iritsi zen boterera. Irekiera politikoa hartu zuen aldarri, eta sufragio unibertsal bidez hautatutako parlamentua eratu zuen. Praktikan, ordea, jaramon gehiago egin dio berak izendatutako Kontseiluari. Haien egoera aldatu ez dela ikusita, xiitek protestara jotzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.