Gutxienez 10 lagun hil dituzte Iraken bi erasotan
BAGDAD. Gutxienez 10 lagun hil, eta beste 28 lagun zauritu dituzte Irak ekialdeko Dijala probintzian egindako atentatu bikoitzean. Armadak soldata ordaintzeko zain zegoen atzo Bagdadeko gobernuaren aldeko miliziano talde bat militarren egoitzan, bertan ekintzaile suizida batek bere burua leherrarazi zuenean. Geroago, auto bat lehertu zen bertara zihoan polizia auto baten ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu