Lekukoen arabera, autobusa "hegan atera da eta bitan zatituta gelditu da". Mementoz Palestinako inongo erakundek ez du hartu bere gain atentatu hau. Atzo Israelgo armadak bederatzi palestinar hil zituen Gazan, eta Jihad Islamikoak "berehalako mendekua" hartuko zuela iragarri zuen.
"Atentatu oso gogorra izan da autobusean egin dutena. Autobusa Ein Karem erietxetik eta unibertsitate hebrearrera arteko bidea egiten ari zen, tartean Jerusalen erdigunetik pasatuz", adierazi du Jerusalemeko poliziaburu Micki Levyk. Jerusalemen egindako azken atentatua iazko irailaren 9an egin zutela nabarmendu du Levyk.
Autobus gidari onik atera da atentatutik, leherketa autobusaren atzeko aldean izan delako, eta autobusera sartu direnen artean ez zuela susmagarririk sumatu esan du.
Sharon ez zen etxean
Leherketa Israelgo lehen ministroaren etxetik ehun metroa gertatu bada ere, Sharon ez zegoen etxean. Los Sicomoros etxalde pribatura joana zen, Israel Libanoko Hizbula erakundearekin izaten ari den harremanei bultzada emateko.
"Gisa honetako atentatuak sahiesteko eraikitzen ari gara harresia, hau baita gure burua defendatzeko aukera bakarra", adierazi dute Sharonen laguntzaileek. Levy poliziaburuaren esanetan, "ez zegoen mehatxu nabarmenik, gure alerta egoera normaltasun neurrien barruan zegoen". Hala ere, zenbait iturri lokalek diote Israelgo segurtasun indarrek 55 atentatu alerta zituzten.
Ekialde hurbila
Gutxienez 10 lagun hil eta beste 41 zauritu dira palestinar suizida batek Jerusalenen egin duen atentatuan
Gutxienez 10 lagun hil –tartean, ekintzaile suizida– eta beste 41 zauritu dira palestinar suizida batek Jerusalenen egin duen atentatuan. Suizida palestinarrak autobus baten atzeko aldean eztandarazi du indar handiko lehergailu bat. Israelgo poliziaren arabera, leherkera Ariel Sharon Israelgo lehen ministroaren etxetik ehun metrora zartatu da eta lehergailuak zuen metraila ugariren ondorioz, 41 zauritutatik hamaika larri zauritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu