Gutxienez hamar lagun hil dituzte eta 45 zauritu gaur Afganistanen, NATOren egoitza batera zihoan erregai kamioi bat lehertuta. Bagram-era zihoan ibilgailua, eta Parwan eskualdean izan da atentatua.
Erasoaren egileek kamioian bonba bat eztandarazi dute, eta jendea erregaia hartzera joan denean beste leherketa bat izan da eta orduan hil eta zauritu dira haiek, Parwango gobernadore Basir Salangui-k esan duenez. Honek dio zibilak direla hildakoak.
45 zaurituetatik hamahiru oso-oso larri daude, Afganistango Osasun Ministerioaren arabera.
Kabul hiriburutik 50 kilometro iparraldera dago Bagram, eta NATOk Afganistanen duen egoitza nagusietakoa da.