11 pertsona hil eta 23 zauritu dira gutxienez Kirkuken, Iraken menpeko Kurdistanen. Ustezko erasotzaileak gidatzen ari zen autoa autobus baten aurka jo eta eztandarazi egin du.
Autobusean petrolio konpainia bateko langileak zihoazen. Eztandan langileez gain, autobusa zaintzen ari ziren polizia batzuk hil dira, baita inguruan zeuden hainbat haur eta emakume ere.
mundua
Gutxienez 11 lagun hil dira atentatu suizida batean, Kurdistan Autonomoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu