Gutxienez, 11 lagun hil dira Kaxmirren jazotako borroketan

Musulmanek egindako manifestazio batean hainbat lagun zauritu dira Indiako tropen erasoak direla-eta

ERREDAKZIOA
2008ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Musulmanen manifestazio baten kontrako erasoan gutxienez, 11 pertsona hil eta hainbat lagun zauritu ziren atzo, Kaxmirren. Aurreko liskarretan hildako buruzagi musulman baten aldeko protestak egiten ari ziren bitartean, Indiako soldaduek manifestariak eraso zituzten.

Pakistanek Indiaren indarkeriaren gehiegizko erabilera salatu du. Indiako Atzerri Ministerioak, aldiz, Pakistanen adierazpenek bakerako bidea oztopatzen dutela esan du.

Azken asteetako borrokek dagoeneko, 30 hildako eragin dituzte. Indiako Gobernuak Kaxmirko lurrak hinduei saltzeko erabakia hartzean piztu ziren borrokak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.