Gutxienez 11 lagun hil dira Somalian atentatu batean
MUQDISHO. Somalian gutxienez 11 lagun hil eta hamabost zauritu dira, Muqdishon gertatutako atentatu suizida batean. Somaliako Gobernuaren esanetan, oraindik ez dakite zein izan den atentatua egin duen taldea. Erasoa hiriburuko Muna hotelaren aurrean izan da, bertan biltzen baitira herrialdeko politikariak. Iazko abuztuan 33 lagun hil zituzten hotelean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu