Bashar al Assaden armadak gutxienez 11 lagun hil zituen atzo tiroz. Horietatik zortzi Halaben, Daran, Dair az Zaurren, Haman, Himsen, Idliben eta Rastanen hil zituen; erregimenaren kontra protesta egiten ari ziren manifestariak ziren hamar, eta autopistaz Turkiarantz zihoan kamioi gidaria zen hamaikagarrena.
Bestalde, bertan behera geratu zen atzo ospatzekoa zen Eid ul Fitr jaia, «Siriak azken hilabeteetan bizi duen egoera dela eta». Senide batzuk Sirian eta beste batzuk Turkian dituztenak muga zeharkatu eta familiarekin biltzen dira urtero, 2005az geroztik. Aurten joatekoak ziren 4.800 turkiarrek ezin izan dute muga igaro.
Gutxienez 11 lagun hil ditu Al Assaden erregimenak, tiroz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu