Yalla, Pattaniko eta Narathiwat 15bat base militar erasotu dituzte errebeldeek, 05:30ean, antza denez armak lapurtzeko. Orduan, militarrek kontra-eraso egin dute, eta gutxienez 93 matxinatu hil. Errebelde batzuk Pattaniko meskitan babestu dira, antza denez, eta iguru hartan geroago izan diren borroketan beste 30 lagun inguru hil dira.
Panlop Pimanee Thailandiako Segurtasun Nazionaleko Gidaritzako zuzendari ordeak esan duenez, matxinatu gehienek 15 eta 20 urte bitartean zituzten, eta errifleekin armatuta zeuden. Hala ere, 50 urte inguruko pare bat beterano ere badaude. "Talde separatista musulmanek" egin dute erasoa Pimaneeren esanetan.
Erasoek "nazioarteko terrorismoarekin" loturarik ez dutele esan du Thaksin Shinawatra Thailandiako lehen ministroak.
Malasian akreditatutako Thailandiar diplomazia heriotzarekin mehatxatu zuten, Iraketi tropak erretiratzen ez bazituzten.
Thailandia
Gutxienez 125 lagun hil dira Thailandia hegoaldean, independentisten eta segurtasun indarren arteko borroketan
Thailandia hegoaldeko independentista musulmanek militarren eta poliziaren kontra eraso egin dutenean hasi dira borrokak; militarrek kontra-eraso egin diete eta Chitnart Bunnothok militarren jeneralak esan duenez, gutxienez 93 erasotzaile hil dituzte segurtasun indarrek, eta bi baja izan ditzute. Pattani probintziako Kruesie meskitan babestu dira matxinatu batzuk, eta han ere borrokak izan dira, gero, eta beste 30 bat lagun hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu