PAkistan

Gutxienez 127 lagun hil eta ehunka zauritu dira Pakistanen, hiru trenek elkar jota

Pakistango Sarhad hirian hiru trenek elkar jo dute gaur goizaldean eta gutxienez 120 lagun hil eta ehunka zauritu dira. Quetta Express trena trenbidean zegoen, antza denez hondatuta. Orduan, Karachira zihoan Karachi Express trenak haren kontra talka egin du. Bigarren tren hori lo zihoazen bidaiariez beteta zegoen. Larrialdi zerbitzuak lanean ari zirela, eta jendea trenetik ateratzen ari zela, Karachira zihoan Tezgam Express trenak aurreko bien kontra jo du. Hainbat iturriren arabera hildakoak 200 edo 300era irits daitezke.

2005eko uztailaren 13a
18:34
Entzun
Bertako hedabideak esaten ari direnez, istripua giza akats baten ondorioz sortutakoa izan daiteke, baina oraindik ez dago informazio ofizialik.

Punjab eta Sindh lurraldeetako tren zertbitzua geldirik dago orain.

Pakistango presidente Pervez Musharrafek ikerketa egiteko agindu du, gertatutakoak argitzeko. Istripu hau da Pakistanen orain arte izan den istripu handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.