Ezbeharra Greziako Farmakosini uhartetik gertu gertatu da. Iturri ofizialek azaldu dutenez, 28 pertsona zihoazen ontzian eta horietatik 13 hil egin dira; tartean zazpi adingabe. Kostazainek 15 errefuxiatu bizirik ateratzea lortu du, eta haietako bi erietxera eraman behar izan dituzte oso egoera larrian.
24 orduan Egeo itsasoan gertatzen den bigarren hondoratzea izan da hau. Izan ere, atzo Turkiako kostaldetik gertu beste 18 pertsona hil ziren, euren ontzia hondoratuta.