SPLMk gertakaria argitzeko nazioarteko ikerketa eskatu du. Hain justu, mugimendu horretako buruzagia zen Garang, eta urte askotan hegoaldeko gerrillarien burua izan zen.
Garangen jarraitzaileen haserreak isla nabaria izan du kaleetan, batik bat, Khartum hiriburuan: denda zein etxebizitzak suntsitu dituzte, eta Ilargi Erdi Gorriaren arabera, 130 lagun hil dira.
Gatazka larriagotzeko eta berriro ere gerra zibila pizteko beldurra sortu da azken orduetan. Hori dela eta, lasaitasunerako deia egin duOmar Hassan al Bachir presidenteak, eta, halaber, areagotu egin du Armadaren presentzia kaleetan.
Sudan
Gutxienez 130 lagun hil dira Khartumen Garangen heriotzaren ondorioz piztu diren borroketan
Ilargi Erdi Gorriak jakinarazi duenez, joan den astelehenean Johng Garang presidenteorde eta hegoaldeko gerrillaren buruzagi oiharen heriotzaren berri izan zenetik 130 pertsona hil dira borroketan. Garang helikopteroarekin amilduta hil zen, eta SPLM Sudango Herri Askatasunerako Mugimenduaren jarraitzaileek uste dute nahita eragindakoa izan zela ezbeharra. Urte luzetan gerra zibila bizi izan dute Sudanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu