Irak

Gutxienez 14 hildako Bagdaden, meskita xiita baten aurkako erasoan

Bonba-auto bat leherrarazi dute gaur goizean Bagdadeko meskita xiita baten atarian, eta, ondorioz, gutxienez 14 lagun hil dira, eta 40 bat dira zaurituak. Meskita eta inguruak jendez lepo zeuden, Sakrifizioaren Eguna baita gaurkoa musulmanentzat, hau da, ospakizun egun handia. Bagdad hego-mendebaldeko auzo behartsu batean egin dute atentatua.

2005eko urtarrilaren 21a
12:13
Entzun
Iturri ofizialen arabera, goizeko bederatziak inguruan lehertu da bonba-autoa (goizeko zazpiak Euskal Herrian). Une horretan, jende andana zihoan eraso dioten meskitara, otoitzera. Izan ere, ostirala izateaz gain, Sakrifizioaren Eguna ere bada gaurkoa musulmanentzat, erlijio horretan garrantzia handiakoa.

Lehen une batean, bederatzi lagun eraman dituzte hilotz han hurbileko erietxe batera, baina gutxinaka 14 arte igo da hildakoen kopurua. Zaurituak, berriz, 40 bat dira, eta ospitaleko iturriek agertu dute haietako zenbaitt hil edo bizi daudela, eta, beraz, gerta daiteke zenduen kopurua oraindik eta gehiago haztea.

Irakeko erreboltariek areagotu egin dituzte erasoak azken egunotan, urtarrilaren 30ean egitekoak diren hauteskundeak oztopatzea helburu hartuta. Xiitak behin baino gehiagotan izan dira erresistentzia sunitaren jomuga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.