Irakeko okupazioa

Gutxienez 14 polizia irakiar hil dituzte, bi atentatutan

Ekintzaile suizidek bonba-autoak erabiliz egindako bi atentatutan 14 polizia irakiar hil eta 50etik gora zauritu dituzte. Ramadin jazo da bi erasoetako bat (gutxienez hamar polizia hil dituzte), eta Samarran bestea (gutxienez lau hildako utzi ditu). Irakeko Guardia Nazionala izan da atentatu bien jomuga.

2004ko urriaren 23a
16:01
Entzun
Ramadin (Bagdadetik 230 bat kilometro mendebaldera) Guardia Nazionalak trebatzeko egoitza da bonba-autoaren bidez leherrarazi dutena. 14 hildakoez gain, 50etik gora zauritu utzi ditu erasoak.

Samarran, berriz, Guardia Nazionalaren kontrolgune baten aurka jo dute, eta lau polizia hiltzeaz gain, beste sei zauritu dituzte.

Atentatu biak ekintzaile suizidek egin dituztela agertu dute Irakeko Poliziako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.