Gutxienez 15 lagun hil dituzte AEBek Pakistanen
ISLAMABAD. Piloturik gabeko AEBetako hegazkinen hiru erasoalditan gutxienez hamabost lagun hil ziren atzo Pakistanen. Herenegun ere 20tik gora hil zituzten. AEBek talibanen aurka egindako erasoak nabarmen igo dira aurten Pakistanen. Horrez gain, MQM alderdiak, zeina Asif Ali Zardari presidentearen aliatu zen, gobernu koalizioa uztea erabaki du, ustelkeriagatik eta prezioen igoeragatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu