Sadam Husein epaituko duen auzitegi bereziko epaile Barahid Mahud eta bere anaia hil dituzte gaur tiroz, Bagdaden, etxetik ateratzen ari zirela
Hiri horretan bertan, beste atentatu bat ere izan da, gaur. Irakeko Guardia Nazionaleko kideak prestatzen dituzte egoitza baten bonba-auto bat leherrarazi dute, eta gutxienez zazpi lagun hil eta 28 zauritu dituzte. Poliziak uste du, eraso suizida izan dela.
Bonba-auto hori lehertu eta handik pixka batera, beste bat leherrarazi dute Bagdadeko Ad Dura auzoan, eta han gutxienez zazpi soldadu hil dituzte. Poliziak zabaldu duenez, lehergailuz betetako autoa gidatzen ari zen pertsonak ibilgailua leherrarazi du soldaduen konboia pasatzen ari zela.
irak
Gutxienez 15 lagun hil dituzte Bagdaden, hiru atentatutan
Bagdaden bi atentatu egin dituzte gaur, eta gutxiez zortzi lagun hil. Tartean, Sadam Husein epaituko duen auzitegi bereziko epaileetako bat. Barahid Mahud epailea eta bere anaia etxetik ateratzen ari zirela hil dituzte tiroz. Bestalde, Irakeko Gordia Nazionaleko kideak prestatzen dituzten Bagdadeko egoitzan bonba-auto bat leherrarazi dute, eta gutxienez zazpi lagun hil eta 28 zauritu. Pixka bat beranduago, beste bonba-auto bat leherrarazi dute, eta zazpi soldadu hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu