Ekialde Hurbila

Gutxienez 15 lagun zauritu dira Tel Aviven eraso suizida batean

Eraso suizida bat izan da Tel Aviv Israelgo hiriburuan eta gutxienez 15 lagun zauritu dira leherketaren ondorioz; zaurituetako bat larri dago. Poliziak azaldu duenez, erasoa Tel Aviveko alde zaharrean gertatu da, garai bateko geltokitik gertu. Palestinako talde armatuek su-etenaren amaiera iragarri zutenetik burutu den lehenengo eraso suizida izan da.

2006ko urtarrilaren 19a
16:23
Entzun
Antza denez, ekintzailea Tel Aviv hiriburuko jatetxe txiki batean sartu da eta bertan gainean zeraman lehergailua zartarazi du. Leherketa gertatu den unean, hamar lagun inguru zeuden jatetxean. Zabaldu diren datuen arabera, seguratsun indarrek gorpu bat aurkitu dute; ziurrenik ekintzailearen gorpua da.

Israelen izandako azken eraso suizida joan den abenduaren 5ean izan zen Netanyan, Tel Avivetik 30 kilometro iparraldera. Orduan sei pertsona hil –ekintzailea barne– eta beste berrogei bat zauritu ziren. Erasoa Jihad Islamikoa erakunde armatu palestinarrak hartu zuen bere gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.