MUNDUA

Gutxienez 155 lagun hil dira Afganistanen izandako lurrikaran

7,5 graduko lurrikara bat izan da, eta Kabul hiriburutik 250 bat kilometrora izan da epizentroa. New Dhelin ere antzeman dute.

Lurrikaran zaurituetako bat, Mingoran (Pakistan). NAVEED ALI / EFE
2015eko urriaren 26a
08:20
Entzun

Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak jakinarazi du Richter eskalan 7,5 gradukoa izan dela lurrikara. Hasiera batean, zerbitzu horrek zabaldu du 7,7 gradukoa izan dela lurrikara, baina datua zuzendu du ondoren. Epizentroa Afganistanen kokatu badute ere, Pakistan, India eta Nepalen ere nabaritu dute.

Gutxienez 131 lagun hil dira Pakistan ipar-ekialdean, lurrikararen eraginez. Ehunka dira zauritutakoak. Afganistanen, berriz, 23 dira hildakoak, eta 30 inguru zaurituak. Indian, bi pertsona hil eta beste bi zauritu dira ezbeharrean.


Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.