Karrada auzo xiitako hiru bonba-autoak ordubete inguruko epeazartarazi dituzte. Lehendabizikoa ekintzaile suizida batek, polizia etxe batetik hurbil. Leherketa horren ondorioz, suizidaz gain Irakeko Poliziak hiru kide hil dira eta beste bi zauritu dira.
Minutu gutxiren buruan, auzoko bi meskita xiiten kontra eztandarazi dituzte bonba-autoak: gutxienez 12 lagun hil dituzte eta dozenaka zauritu. Biktima ugariz gain, meskiten aurkako eraso horiek inguru guztian kalte material handiak eragin dituzte zehaztu du Irakeko Poliziako iturriek.
Azkenik, Tuz-Jormatu herrian eztandarazi dute beste bonba-auto bat. Leherketa horrek irakiar bat hil du eta beste hamar bat zauritu. AEBetako Armadako konboi baten parean leherrarazi dute bonba-autoa, baina militarren artean kalterik eragin duen argitu gabe dago.
Iraken okupazioa
Gutxienez 16 lagun hil dira Iraken, lau atentatutan
Eraso oldea izan da gaur goizean Iraken, batik bat, Bagdad hiriburuan. Ondorioz, guxienez 16 pertsona hil dira, eta 60 bat dira zaurituak. Atentatuetatik hiru Bagdadeko Karrada auzo xiitan egin dituzte, bonba-autoen bidez. Leherketa horietan 15 pertsona hil dira, eta 50 ba dira zaurituak. Tuz-Jormatu herrian, Bagdadetik 170 kilometro ipar-ekialdera, beste bonba-auto bat eztandarazi dute: pertsona bat hil du eta hamar bat zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu