Pakistango ipar-mendebaldeko Penshawar hirian atentatu suizida gertatu da gaur eta gutxienez hamasei lagun hil dira. Hildakoez gain, hogei lagun inguru zauritu dira.
Segurtasun neurriak handiak diren inguruan gertatu da erasoa, Pakistango Auzitegi Gorena dagoen lekuan hain zuzen ere. Poliziak jakinarazi duenez, suizida oinez sartu da eremu horretan eta gorputzean zeraman lehergailua eztandarazi du, guardiak bera miatzera zihoazenean.
muNDUA
Gutxienez 16 lagun hil dituzte Pakistanen, atentatu suizida batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu