Sortaldeko Soldaduen Batasun Islamikoak Damasko bonbardatu eta gutxienez 16 pertsona hil zituen atzo, tartean bi adingabe. Giza Eskubideen Siriako Behatokiak ohartarazi du erasoan zaurituetako batzuk oso larri daudela, beraz litekeena da hildako kopuruak gora egitea.
Al Moza auzoan izan zen erasoa, eskola batetik gertu.
2011ko martxoan Siriako gatazka lehertu zenetik, 171.000 pertsona hil dituzte.