Afganistan

Gutxienez 17 lagun hil dira Kabulen, atentatu oldean

Bi leherketa handi, beste txikiago batzuk eta tiroketak izan dira hotelak eta saltokiak biltzen dituen gune batean. Era berean, NBEren eta Afganistago Gobernuaren egoitzak daude inguruan. Atzerritarrak dira hildako gehienak, eta zaurituak 30etik gora dira.

2010eko otsailaren 26a
14:46
Entzun
Atentatu eta eraso oldea gertatu da bart goizaldeko sei eta erdiak inguruan Kabulen (goizeko hiru eta erdiak Euskal Herrian), hotelak, merkataritza zentroak, eta NBE Nazio Batuen Erakundearen zein Afganistango Gobernuaren egoitzak dauden Shar-e-Naw auzoan. Gutxienez, 17 lagun hil dira. Zehazki, Safi Landmark hotelaren alboan leherketa handi bat gertatu da eta ondoan dagoen Kabul City Centre merkataritza gunean beste bat. Beste eztanda txikiago batzuk ere izan dira inguru berean. Afganistango Gobernuaren arabera, ekintzaile suizidak lirateke eraso horietako batzuen egileak. Halaber, ekintzaileekin tiroketak izan direla ere agertu dute.

17 hildakoez gain, 34 lagun daude zaurituta. Hildako gehienak atzerritarrak dira, eta dagoeneko identifikatu dituzte bederatzi indiar, italiar bat eta frantziar bat.

Gaur Kabulen gertatutako atentatu oldea azkenaldian Afganistanen gertatutako handienetakoa da. Bitartean, NATOk gidatutako indarrek Helmand probintzian jarraitzen dute talibanen kontrako operazio handia egiten. Izan ere, NATOren arabera, probintzia horretan dago talibanen gotorleku handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.