Atentatua Bagdad erdialdean gertatu da, Tharir plazan, merkataritza gune handia den eremuan. Jomuga, berriz, Mendebaldeko enpresetako lau ibilgailuk osatutako konboi bat izan da. Hain zuzen ere, hildakoen artean lau atzerritar daudela azaldu dute agintariek; Poliziak uste du segurtasun zaindariak zirela lau lagun horiek, AEBetakoak.
Joan den hilean Ibrahim Jaafari lehen ministroak Gobernua osatu zuenetik 250 pertsona hil dira erreboltarien erasoetan.
Iraken okupazioa
Gutxienez 17 lagun hil ditu bonba-auto batek Bagdaden, haietako lau atzerritarrak
Ekintzaile suizida batek bonba-auto bat leherrarazi du gaur goizean Bagdad erdialdean, lau ibilgailuz osatutako konboi baten aurka, eta gutxienez, 17 lagun hil dira, haietako lau atzerritarrak. Zaurituak, berriz, 33 inguru. Hildako lau atzerritarrak estatubatuarrak direla uste du Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu