Mundua

Gutxienez 17 lagun hil dituzte Iraken, sunien auzo batean

Goizean 32 xiita hil dituzte, hiru atentatutan.

2007ko urtarrilaren 30a
16:50
Entzun
Gaur goizean xiiten kontrako atentatuak izan dira Iraken eta arratsaldean sunien kontrakoak. Hildakoak, ugari: gutxienez 51.

Goizez, Bagdad iparrekialdean, gutxienez hamasei lagun hil dituzte eta 57 zauritu atentatu suizida baten ondorioz. Atentatua xiiten festa erlijioso batean gertatu da, Balad Ruzen, hiriburutik 100 kilometrora. Handik gertu, Janakinen, hamabi xiita hil dituzte beste atentatu batean eta 39 zauritu.

Bakuban lau xiita hil dituzte, Poliziarekin izandako tiroketaren ondorioz. Mosulen, berriz, bi polizia zendu dira, leherketa batean.

Arratsaldean, suniak izan dira jomuga. Bagdad hiriko iparraldean sunien auzo batean egin dute atentatua, eta gutxienez hamazazpi lagun hil dituzte eta 67 zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.