Gutxienez 18 haur goiztiar hil dituzte Sirian gaur, elektrizitate mozketen ondorioz. Homs hiriko Al Ualid ospitalean zeuden. Hala jakinarazi dute tokiko koordinazio batzordeek. Siriako Kontseilu Nazionalak gertatutakoa baieztatu du.
Baxar al-Assad presidentearen aldeko indarrak hiria bonbardatzen ari dira. Oposizioak dioenez, gaur denera 50en bat lagun hil ditu Siriak.