TRENBIDE HONDAMENDIA IRANEN

Gutxienez 182 lagun hil dira Iranen, merkantzia tren bat lehertuta

Sufrea, erregaia eta ongarria zeramatzaten 17 bagoi lokomotoretik askatu ziren, eta, suhitzaileak haietan piztutako sua itzaltzen ari zirelarik, eztanda egin zuten

Erredakzioa
2004ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Gutxienez 182 lagun hil ziren eta 350etik gora zauritu atzo, Iran ipar-ekialdeko Khorassango probintzian, Neishabur hiritik hurbil, merkantzia lehergarriak zeramatzan tren bateko 30 bagoik eztanda egitearen ondorioz. Abu Muslimeko merkantzia geltokian zegoen konboi bateko 51 bagoiak lokomotoretik askatu ziren eta Abdolabad, Dehno eta Hashemabad herrixken artean burdinbidetik irten ziren, sutan jarri aurretik.

Leherketa gertatu zen suhiltzaileak sutea itzaltzen ari ziren unean, eta haiek eta inguruan begira zeuden hainbat lagun bete-betean harrapatu zituen.Khorassango probintziako agintariek emandako lehen argibideen arabera, Abu Muslimen geldituta zegoen konboiaren 51 bagoiak lokomotoretik askatu ziren, atzo goizeko 04:00ak baino lehentxeago (02:30ak Euskal Herrian) lurrikara batek eragindako astinaldien eraginez. Hain zuzen, Teheran hiriburuko geofisika behatokiak Richterren eskala irekian 3,6ko indarra zeukan lur astintze bat hauteman zuen ordu horretan bertan.

Sutea

Lokomotoretik askatu ziren 51 bagoeitatik 48 burdinbidetik irteteagatik piztu zen sutea. Ezen, bagoi horien artean 30ek gai arriskutsuak zeuzkaten, zehazki 17 sufrez beteta zeuden, 7 ongarriz eta 6 gasolioz.

Beste 10 bagoi kotoiz beteta zeuden, eta gai horrek handituzuen konboiaren burdinbidetik irtetearen ondorioz piztutako sutea. Irango telebista publikoak plazaratutako irudietan ageri ziren bata bestearen gainean pilatuta eta sutan zeuden bagoiak.Alabaina, goizeko 09:37an (08:07 Euskal Herrian) gertatu zen leherketa izugarriak zituen biktimak eragin. Mohammad Maghdori Khorassango gobernariordeak azaldu zuenez, «sutea %90ean menderatuta zegolearik, gasen pilaketak zuen, antza, eztanda egite bat eragin». Magdohrik gaineratu zuen: «Dauzkadan datuen arabera, leherketak 182 pertsona hil ditu eta 350 inguru zauritu». Magdhorikberak ez zuen baieztatu, baina baliteke hildakoen artean egotea Neishaburreko gobernari Mokhtaba Farahmand eta tokiko argindar sareko arduradun Morteza Fahrian. Hildako gehienak, haatik, suhiltzaileak dira, hauetatik 200 inguru sutearen itzaltzeko ahaleginetan ari baitziren leherketa gertatu zen unean.

Ufakoak eragindako kalteakoso urrun nabaritu ziren

Eztandaren ufakoak, halaber, galera ikaragarriak eragin zituen Abdolabad, Dehno eta Hashemabad herrietan. Etxe ugari lurreratu ziren, eta horietan ere izan ziren hildakoak eta zaurituak. Zart egitearen indarraren lekuko, ufakoak eragindako astinaldia leherketa gunetik 75 kilometrora nabaritu zen eta etxebizitzetako kristalak apurtuak izan ziren eztanda egitearen lekutik 10 kilometroko inguruan.

Agintariek ikerketa bat manatu dute, ezbehar hau ez ote denez segurtasun akats batzuen ondorioz gertatu argitzeko gisan. Irango garraiobideen artean, trena zen seguruena bezala agertzen gaur arte, hegazkin eta bide garraoiei alderatuta. Anartean, Iranek bi hilabete barru pairatzen duen bigarren hondamena da atzokoa. Izan ere, 2003ko abenduaren 26an Bam hiria eta inguruak gogor astindu zituen lurrikara batean, 43.000 herritarrek bizia galdu zuten.

-

Istripu larrienak





1972. Saltillon (Mexiko), 208 lagun hil tren istripuz.

1974. Zagreben (Kroazia), 153 hildako.

1981eko ekaina. Indiako Bihar herrialdean, 800 hildakotik gora, zirimola batek tren bat ibai batera botata.

1983. Txinako Hunan eskualdean, 600 hildako inguru.

1985. Addis-Abeban (Etiopia), 392 hildako.

1989ko ekaina. Errusiako Ufa hirialdean, 400 bidaiarik baino gehiagok bizia galdu zuten hiru trenetik hurbil gertatutako gas leherketa baten ondorioz.

1990. Sangin (Pakistan), 307 hil.

1991. Ghotkin (Pakistan), 200 hildako.

1995eko agorrila. Indiako Uttar Pradesh herrialdean, 300 bat lagun hil ziren, bi trenek elkar jota.

1998. Alemaniako Eschede hirian, 100dik gora hildako, tren bat burdinbidetik irtenda.

2oo2ko otsaila. 300 hildako Kairora (Egipto) zihoan tren batean sutea piztuta.

2oo2ko ekaina: 200 hildako Tanzaniako Dodoma eskualdean, bi trenek elkar jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.