Iraken okupazioa

Gutxienez 20 irakiar hil ditu AEBetako Armadak Irak mendebaldean, bonbardatuta

Irak mendebaldeko Rumana herria bonbardatu du AEBetako Armadak, eta, gutxinenez, 20 pertsona hil ditu eta 22 inguru dira zaurituak. Hildakoetatik zazpi adingabekoak dira. Lekukoen arabera, hiru etxe gutiz suntsitu dituzte. Siriako mugatik hurbil dago Rumana, eta atzo erreboltarien eta soldadu erreboltarien arteko borroka handiak izan ziren handik gertu. Quatarko 'Al Jazeera' telebista kateak eman du bonbardaketaren berri.

2005eko apirilaren 12a
11:34
Entzun
Lekukoek agertu dutenez, sarraskia handia egin du AEBetako Armadak Rumanan, eta hildakoetatik zazpi adingabekoak eta sei emakumezkoak direla nabarmendu dute.

Rumana Al Kaim hiriaren ondo-ondoan dago. Atzo, okupazio indarren aurkako erreboltarien eta AEBetako soldaduen arteko borroka handiak izan ziren Al Kaimen; besteak beste, bi ekintzaile suizidek bonba-auto bana leherrarazi zituzten Irakeko eta AEBetako indarrek elkarrekin duten basetik hurbil eta gutxienez hiru soldadu estatubatuar zauritu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.