Dora auzoan xiitak dira nagusi baina sunita asko ere bizi dira bertan. Merkatuaren parean jatetxe bat dago eta ohikoak izaten dira jatetxe horretan egoten diren patruilen aurkako erasoak. Patruila horietako baten aurkako eraso izan zitekeen gaurko, hala ere, hildako gehienak zibilak izan dira. Gutxienez, 20 lagun pertsona hil dira eta 25 zaurituta daude, horietako asko larri.
Merkatuan zauden hainbat lekukoek ziurtatu dute kotxea bertan utzi duen gizona identifikatu ahal izan dutele leherketa gertatu baino lehen. Hainabt herritar erasotzailea harrapatzen saiatu diren arren, ihes egitea lortu du. Antza denez, urrutitik zartarazi du lehergaiz betetako kotxea.
Irak
Gutxienez 20 lagun hil dira Bagdadeko merkatu batean izandako erasoan
Hildako gehienak zibilak direla jakinarazi du Irakeko Barne Ministerioak. Zaurituak ere izan dira, 25 inguru. Bagdad hegoaldeko Dora auzoan izan da erasoa. Jendez gainezka zegoen merkatu baten izan da erasoa. Hildakoak eta zaurituak ezezik kalte materialak eragin ditu leherketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu