Herenegun Venezuela mendebaldean gertatutako euriteek eragindako uholdeetan 20 lagun hil dira gutxienez; hala jakinarazi du Jehyson Guzmanek, Venezuelako Gobernuak Merida estatuan daukan ordezkariak. Oraindik ere erreskate lanetan dihardutela zehaztu zuen. Gainera, uholdeek kalte material handiak eragin dituzte. Nicolas Madurok, berriz, 90 eguneko «larrialdi dekretua» ezarri du Merida, Apure, Bolivar, Yaracuy eta Zulia estatuetan. Venezuelako presidenteak nabarmendu duenez, «dekretu horren bidez, onespena ematen die estatu horiei laguntzeko egin beharreko finantza zein logistika operazioei».
Guzmanek ez zuen desagertutakoei buruzko kopururik eman. Bai, ordea, Ramon Guevara oposizioko kideak, estatuko gobernadoreak. Haren arabera, hamazazpi pertsona daude desagertuta. Remigio Ceballos Venezuelako Barne ministroak adierazi zuen gutxienez 54.553 herritar kaltetu direla uholdeetan.