Gutxienez hogei lagun hil dituzte gaur Pakistanen, atentatu suizidan. Oposizioko kide baten etxearen kontra egin dute erasoa, Bhakkar herrian. Soinean zeuzkan lehergailuak eztandarazi ditu atentatuaren egileak, eraikinaren ondoan.
Rashid Akbar Khan da diputatu hura, Nawaz Sharif lehen ministro izandakoaren PML-N Pakistango Liga Musulmana alderdikoa, eta zaurituta dago. Beste 35 bat lagun daude zauriturik.
Erasoaren unean, Rashid Akbar Khan etxean 200en bat pertsona zeuden, "herrialdeko arazoez mintzatzen",PML-N alderdiak esan duenez.
MUndua
Gutxienez 20 lagun hil dituzte Pakistanen, atentatu suizidan
Oposizioko kide baten etxearen aurka egin dute erasoa. Rashid Akbar Khan legebiltzarkidea zauritu egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu