Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, joan den astelehenean gutxienez 200 lagun hil zituen Boko Haram gerrillak, Nigeria iparraldean. Borno eskualdean izan zen erasoa. Lekukoen arabera, gerrillariak soldadu jantzita sartu ziren herrietan eta herri erdian biltzeko eskatu zieten bertakoei, ondoren exekutatzeko.
Erasoalditik onik atera zirenetako askok Kamerunera ihes egin dute. "Tamalgarria da gobernuak jendea hil arte itxarotea neurriak hartzeko", gaitzetsi du Muhammed Ndumek, Bornoko senatariak.
Atzo gutxienez beste 45 lagun hil zituzten eraso batean, Maidugurin; ustez Boko Haramen erasoa izan zen.