MUNDUA

Gutxienez 200 pertsona hil dira Turkmenistanen leherketengatik

Iturri digitalen arabera, armategi militar bat lehertu da Turkmenistango hiriburutikgertu, eta 200 lagun inguru hil dira. Horietatik 100 inguru militarrak dira, eta gainerakoak herritarrak.

2011ko uztailaren 8a
19:09
Entzun

Turkmenistango hiriburutik gertu ezbeharra gertatu da armategi batek eztanda egin duenean. 200 lagun inguru dira hildakoak. Lekukoen hitzetan, hildakoetatik 100 inguru militarrak izango lirateke, baina gainerakoak zibilak, tartean haurrak ere hil direlarik. Hori da lekukoek eta komunikabide gehienek kontatu dutena. 

New-Asia atari informatiboak, lekukoen kontakizunak agertu ditu: "Militarrak hildakoen arrastoak garbitzen ari dira, leherketaren epizentroaren inguruan". Iturri ez-ofizial guztiek bertsio bera dute,hau da, leherketa armategi militar batean gertatu dela.

Iturri ofizialek eta Turkmenistango atzerri ministroak, aitzitik,leherketa armategian izan denik ukatu egiten dute, eta leherketa material piroteknikoa gordetzen den biltegi batean izan dela ziurtatu dute. 

New-Asiakoek aldiz, armategiko sutea segurtasun protokoloak ez betetzeagatik sortu dela esan dute. Ondorioz, tenperatura altuek munizioa leherrarazi utela azladu dute, "tartean Grad lanzaderetako misilak". 

Autoritate Turkmenoek, hildakorik eta kalte nabarmenik ez dagoela esan dute, eta herritarrak artatzen ari direla gaineratu du, "mediko zein sozialki".

Momentuz, mobil edo kamarekin irudi edo bideoren bat hartzen duen edonor atxilotzeko agindua eman dute agintariek, eta dagoeneko hainbat atxiloketa izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.