Espazioa

Gutxienez 21 lagun hil dira Brasilen, kohetearen leherketaren ondorioz

Brasilgo iturri ofizialek eman dituzten azken berrien arabera, gutxienez 21 lagun dira kohete batek Alcantarako basean atzo izan zuen istripuaren ondorioz hildakoak. Maranahaoko Estatuko Segurtasun Idazkaritzako iturriek jakinarazi dutenez, erakunde horretako funtzionarioek helikopteroz behatu dute hondamendia gertatu zen ingurua, eta, 21 gorpu zenbatu dituzte. Alcantarako basean lehertu zen kohetea, jaurtiketa plataforman bertan. Bi satelite orbitan jarri behar zituen kohete horrek.

2003ko abuztuaren 23a
17:06
Entzun
Jose Viegas Brasilgo Defentsa ministroak azaldu duenez, kohetearen lau motorretako bateksu hartu zuen aireratzera zihoan unean, eta horregatik gertatu zen ezbeharra. Su zergatik hartu zuen, ordea, ez du argitu Viegasek. Bai kohetea, bai orbitan jarri behar zituen satelite biak, Brasilen bertan egindakoak ziren.

Brasilek hiru aldiz egin du bere sateliteak espazioan jartzeko ahalegina, baina hiruretan porrot egin du. Mundu osoan zortzi baino ez dira euren bitarteko hutsekin espazioan sateliteak dituzten estatuak: Txina, AEB, Frantzia, India, Israel, Japonia, Errusia eta Ukraina. Haien menpe dago urtean 45.000 milioi dolar mugitzen dituen merkatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.