Iraken okupazioa

Gutxienez 21 lagun hil dira Hillan, xiiten meskita baten aurkako erasoan

Bonba-auto bat lehertarazi dute Hillan, Irak hegoaldean, xiiten meskita baten atarian, eta, ondorioz, gutxienez 21 pertsona hil dira eta 70etik gora dira zaurituak. Ramadana hasi dute gaur xiitek, eta hain justu aro horretan derrigorrezkoa duten eguneko barau epea amaitzean eztandarazi dute lehergailua; hau da, meskitetara jende asko joaten den unean. Erietxeetako iturriek hildakoen kopurua handitu egin daitekeela ohartarazi dute.

2005eko urriaren 5a
19:14
Entzun
Hilla erdialdean, Ibn al-Nimma meskitaren ondoan, lehertu dute bonba-autoa. Oraindik argitzeke dago ekintzaile suizida batek egin duen atentatua, edo urrutiko agintez eztandarazi duten autoa. Dena den, bigarren hipotesia ari da nagusitzen.

Oraingoz, 21 dira hildakoak et a70etik gora zaurituak, baina zenduen kopuruak gorantz egin dezakeela ohartarazi dute erietxeetako iturriek, zauritutako batzuk hil ala bizi baitaude.

Musulman xiitek gaur hasi dute Ramadana —atzo abiatu zuten sunitek—, eta hilabete sakratua hastearekin batera egin dute atentatua Hillan. Dean den, herri horretan asko izan dira eraso odoltsuak 2003ko martxoan AEBek eta haren koaliziokideek Iraken inbasioa hasi zutenetik. Esate baterako, iragan otsailaren 28an ehun lagunetik gora hil ziren ekintzaile suizida batek osasun zentro baten atarian eztandarazi zuen lehergailu baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.