Gutxienez 21 lagun hil dira Indonesian hegazkin batek su hartuta

Java uhartean gertatu da ezbeharra, Jogyakartako aireportuan. Istripua edo erasoa izan den ikertzen ari dira.

2007ko martxoaren 7a
17:00
Entzun
Jogyakartako aireportuko lurrartzeko pistan hegazkin batek su hartu du gaur goizean, eta gutxienez 21 lagun hil dira sute horretan. Hasieran 49ko datua eman dute agintariek, baina gero aipatu zenbakira murriztu du hildakoen kopurua hegazkin konpainiak. 200en lagunetik gora bizirik atera direla azpimarratu dute.

Susilo Bambang Yudhoyono Indonesiako presidenteak gertatutakoa zehatz-mehatz ikertzeko agindu du, istripua edo erasoa izan den argitzeko. Segurtasun ministroari eman dio ikerketa egiteko ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.