Gaur goizean hiru bonba-auto eztandarazi dituzte Iraken, arratsaldean bat, eta, gutxienez, 21 pertsona hil dira eta 106 zauritu.
Goizean, Najaf erdialdean 11 lagun hil ditu bonba-autoak eta 34 bat dira zaurituak. Zehazki, poliziaren kontrol postu baten aurka eztandarazi dute bonba-autoa, baina azoka bat dago oso hurbil, eta nazioarteko albiste agentzien arabera,jendez gainezka zegoen atentatua gertatu den momentuan. Najaf xiiten hiri santuetako bat da, eta erreboltari suniten jomuga izan da sarritan.
Kirkuk Kurdistango hirian bost irakiar soldadu hil ditu bonba-auto batek. Beia hirian, berriz, bi hildako izan dira antzeko erasoan.
Arratsaldean, berriz, Bagdaden, xiiten auzo batean bonba-auto batek eztanda egin du eta hiru zibil hil dira eta 40 zauritu.
Bestetik, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Armadak esan du zazpi irakiar "terrorista" hil dituela Ramadi eta Bakuba hirietan.
Irak
Gutxienez, 21 lagun hil dituzte Iraken atentatuetan
Lau bonba-auto eztandarazi dituzte. Azkeneko atentatua arratsaldean izan da eta hiru zibil hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu