mundua

Gutxienez 22 lagun hil dira lurrikara batean, Afganistanen

Oraingoz 50 dira zaurituak, eta biktima kopuruak gora egin dezakeen arren, kalteak ez dira espero bezain handiak izan.

2009ko apirilaren 17a
16:05
Entzun
Afganistango ekialdean hango goizaldean izandako lurrikara batean gutxienez 22 lagun hil eta 50 zauritu dira. Ritcher eskalan 5,1 gradukoa izan da lurrikara.

Ehunka etxe suntsituta geratu dira eta, hortaz, biktima kopuruak gora egin dezakeen arren, kalteak ez dira espero bezain handiak izan. Gauerdian gertatu da lurrikara, Kabul Afganistango hiriburutik 90 kilometrotara. Goizaldean erreplika bat gertatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.