Zehazki, prozesioa azoka zeharkatzen ari zela eztandarazi dute lehergailua, eta talde sunitaren batek zartarazi duela uste du Poliziak. Izan ere, Pakistanen oso liskartsuak dira komunitate sunitaren eta xiitaren arteko harremanak. Gutxiengo direnez xiitak izaten dira, normalean, erasoen jomuga.
Atentatua gertatu ondoren, liskar handiak gertatu dira Hangun: erasoaren jomuga izan diren xiitak suniten aurka oldartu dira, eta haien saltokiei su ematen hasi dira.
Pakistango 145 milioi biztanleen %20 dira xiitak, baina eremu batzuetan gehiengo dira, Quetta hiriaren inguruan edo Kaxmirren, esate baterako.
Pakistan
Gutxienez 22 lagun hil dituzte Pakistanen, xiiten aurkako atentatu batean
Xiiten prozesio baten pasabidean bonba bat eztandarazi dute Pakistan Ipar-mendebaleko Hangu herrian, eta gutxienez 22 lagun hil ditu eztandak. Zaurituak, berriz, 52 bat dira. Axura jai erlijiosoa ari dira ospatzen xiitak, eta meskitara zihoazen prozesioan lehergailuak harrapatu dituenean. Atentatuaren ondoren, liskar handiak izan dira xiiten eta suniten artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu