Iraken okupazioa

Gutxienez 22 lagun hil eta 80 zauritu dituzte Bagdaden

Bagdaden liskarrak izan dira gaur gauean, eta AEBetako soldaduak eta Irakeko erresistentziako kideak borrokan aritu dira. Borroka horietan, gutxienez 22 irakiar hil dituzte, eta 80 zauritu. Bestalde, gaur goizean bonba-auto bat leherrarazi dute Goardia Nazionaleko erreklutatze zentru baten aurrean, Jaminan, Iraken. Gutxienez 6 lagun hil eta 48 zauritu dira. Gainera, lepoa moztutako gorpu bat aurkitu dute, Bagdaden.

2004ko irailaren 22a
13:22
Entzun
Bagdadeko borrokak Al Sadr hiria izaneko auzoan izan dira.

Jaminan izan den leherketa eraso suizida izan dela esan dute informazio agentziek. Hildakoan artean Goardia Nazionaleko boluntarioak eta zibilak daudela esan dute. AEBetako soldaduak atentatuaren lekura joan dira.

Bestalde, lepoa moztutako hilotz bat aurkitu dute gaur Bagdaden. Gorpua gizonezko batena da, baina oraindik ezin da jakin nor den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.