Tokiko koordinazio batzordeek jakinarazi dute gutxienez 23 hilotz topatu dituztela Sirian, Idlib hirian. Horien arabera, gorpuek indarkeria zantzuak dituzte.
Gorpuak aztertu dituen mediku baten arabera, hildakoek eskuak lotuta zituzten, eta begiak estalita. Buruan tiro egin aurretik jo egin zituztela gaineratu du.
Atzotik Baxar al-Assaden aldeko indarrek hartuta dute Idlib.