Mundua

Gutxienez 23 lagun hil dituzte Aljerren bi atentatutan

Bonba-autoetako bat Gobernuaren egoitzaren aparkalekuan zartarazi dute, eta iturri batzuek diotenez, Abdelaziz Belkhadem lehen ministroa zuen jomuga. Zaurituak 162 dira.

2007ko apirilaren 11
19:25
Entzun
Gutxienez 23 lagun hil dituzte gaur goizean Aljerren izan diren bi atentatutan; zaurituak, berriz, dagoeneko 162 zenbatu dituzte.

Bonba-auto bat Aljer erdialdean zartarazi dute, Gobernu Jauregiaren aparkalekuan, eta agentzia batzuen arabera, Abdelaziz Belkhadem lehen ministroa zuen jomuga. Hain zuzen ere, haren bulegua txikitu bide du leherketak. Hala ere, lehen ministroa onik dago, eta gogor gaitzetsi ditu erasoak: "koldar eta kriminaltzat" jo ditu egileak.

Lekukoek agertu dute eztanda oso handia izan dela, ke zerrenda handia utzi duela, eta ehunka metrotara ere kristalak hautsi dituela. Hain justu, kristal zatiek jota zauritu bide da jende asko.

Beste bonba-auto bat aireportutik hurbil dagoen polizia etxe baten ondoan lehertarazi dute. 23 hildakoetatik 11 atentatu horretan hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.