Tunisia

Gutxienez 24 lagun hil dira Tunisian, milizianoen eta segurtasun indarren arteko borroketan

Libiako mugatik gertu izan dira borrokak, berri agentzien arabera, miliziano islamdarrak Libiatik Tunisiara sartu ostean. Muga itxi du Tunisiak.

2016ko martxoaren 7a
11:27
Entzun

Igande gauean hasi ziren borrokak Tunisian, Libako mugatik gertu. Berri agentzien arabera miliziano islamdarrak Tunisiara sartu ziren eta  Poliziaren kontrol postu bati eta Armadaren kaserna bati eraso egin zioten. Berri agentzien arabera, armadak eta poliziak erantzun egin zieten, eta airetik eraso ere egin zieten. Business News Tunisiako egunkariaren arabera 24 lagun hil dira gutxienez, eta hainbat zauritu daude. Tunisiak muga itxi du.

Tunisiako Barne Ministerioak jakinarazi du hildakoetako 13 ustezko milizianoak direla, bost zibilak eta sei poliziak. Orduetako tiroketen ostean egoera kontrolpean dagoela nabarmendu dute.

Reuters berri agentziaren arabera, borrokak hasi zirenean beraien etxeetan geratzeko eskatu zieten agintariek herritarrei.

Azken bost egunetan izan den gisa bereko bigarren erasoa da atzokoa. Joan zen asteazkenean Tunisiako segurtasun indarrek ustezko bost miliziano hil zituzten, haiek familia bat gatibu hartu ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.