UHOLDEAK

Gutxienez 25 hildako eragin dituzte euriteek Europako erdialdean

Erredakzioa
2005eko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Euriteek uholdeak eragin dituzte Suitzan, Austrian, Alemania hegoaldean, Txekian, Kroazian eta Errumanian. Errumanian eragin du arazo gehien. Guztira 18 pertsona hil dira, eta beste 1.400 inguruk etxetik alde egin behar izan dute. Suitzan, berriz, lau pertsona hil dira. Horien artean, luizi batek harrapatutako bi suhiltzaile. Horretaz gain, beste emakume bat desagertuta dago atzoz geroztik. Austrian, beste bi pertsona hil ziren atzo, Tirolen bata eta Vorarlberg estatuan bestea. Orotara hiru hil dira Austrian. Alemania hegoaldean, berriz, agintariek Munich eta Stuttgart arteko autobidea itxi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.