Atzo Irakeko Legebiltzarrak Ibrahim al Jaafari lehen ministroak osatutako gobernuari oniritzi zabala eman zion. Gobernua iragan urtarrilaren 30eko hauteskundeen emaitzen ondorioz sortutakoa da. Alta, Irakeko erresistentziak hauteskundeetan parte ez hartzeko deia egin zuen.
Eraso larrienak Bagdad hiriburuan izan dira. Lehen bi erasoak Al Adhamiya auzoan izan dira. Bi bonba-auto lehertu dira bi polizia auto ondotik igaro direnean. Bost minutu geroago erresistentziak beste bi bonba-auto zartarazi ditu Al Soleij auzoan. Al Ghadir auzoan, Bagdad mendebaldean ere bonba-autoz eraso dute Guardia Nazionalaren patruila bat. Gutxienez lagun bat hil da erasoan.
Al Madainen ere hiru leherketa izan dira. Irakeko Polizia izan da erresistentziaren jomuga. Erasoetan zazpi lagun hil eta 35 lagun zauritu dira.
Azkenik, Al Hueizanen Ameriketako Estatu Batuetako soldadu bat hil dute. Ekintzaileek bonba-auto bat jarri dute AEBtako konboi militar baten aurka. Soldadu bat hil eta lau zauritu dira leherketan ondorioz.
Irak
Gutxienez 25 lagun hil dira Bagdaden, Al Madainen eta Al Hueizan izandako ekintzetan
Irakeko erresistentziak ekintza ugari burutu ditu gaur goizaldean. Eraso andanaren ondorioz, gutxienez 25 lagun hil dira; zaurituak ehundik gora. Eraso larrienak Bagdaden izan dira; erresistentziak lau bonba-auto zartarazi ditu hiriko auzo ezberdinetan. Erasoetan Irakeko Poliziako hamabi kide hil dira. Al Madainen ere hiru leherketa izan dira, eta leherketetan bost lagun hil dira. Azkenik, Al Hueizan AEBtako soldadu bat hil dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu