Gutxienez 25 lagun hil dira konboi humanitario bati egindako erasoan

Igor Susaeta.
2022ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Ukrainako Fiskaltzak atzo jakinarazi zuen Errusiako indarrek konboi humanitario bati eraso egin ziotela Zaporizhia oblastean, Ukraina hegoaldean, eta gutxienez 25 pertsona hil zituztela. Zaurituak 50etik gora dira. «Erasoa izan den eremuan zibilen konboi bat zegoen, kontrol postua zeharkatu eta lurralde okupatuan sartzen saiatzen», zehaztu zuen Anna Tkatxenko Zaporizhian Errusiak okupatuta ez dauden lurretako Poliziako bozeramaileak.

Eta Ukrainak jarraitzen du kontraeraso militarrean. Donetskeko herri errepublikako lider errusiazale Denis Puxilinek aitortu du Ukrainako indarrek Errusiakoak ia guztiz inguratu dituztela Donetskeko Lyman herrian. Reuters berri agentziaren arabera, horrek modua ematen dio Ukrainari Donetsken eta Luhansken azken zortzi urteetan galdutako lurrak berreskuratuz joateko. «Gure ekitaldi historikoak zapuzteko ahaleginean ari dira», kexatu da Puxilin sare sozialetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.