Gutxienez 25 lagun hil dira Pakistanen eraso batean
ISLAMABAD. Pakistango Punjab probintziako gas natural estazio batean izandako eraso suizida batek gutxienez 25 hildako eta 100 zauritu utzi ditu. Erasotzaileak, autoa lehergailuz betea zuela, Faisalabad herriko hornidura estazioa jo zuen. Eraikina guztiz txikituta geratu da, baita handik gertu dauden Pakistango hegazkin konpainia publikoko hainbat bulego ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu