Irak

Gutxienez 25 lagun hil dituzte Bagdaden atentatu batean

Xiiten auzo batean bonba-autoa lehertarazi dute.

2007ko maiatzaren 22a
15:16
Entzun
Bonba-auto bat lehertarazi dute gaur goizean Bagdaden, Al Amel auzi xiitan, eta gutxienez 25 lagun hil dituzte. 60 zauritu ere badira; haietako batzuk oso larri daudela esan dute polizia iturriek.

Azoka batean izan da atentatua, eta ondoko dendak ere kaltetu ditu.

Bagdaden bertan, Azamiya sunien auzoan, morteroak bota dituzte unibertsitate batera, eta lau pertsona hil eta 25 zauritu dira. Ikasleak klasean zeudela izan da erasoa.

Azamiyan bost kilometroko harresia eraikitzen ari dira, auzo hura babestu nahian. Suniek, baina, kritikak egin dituzte, "diskriminazioaren eta gorrotoaren harresia delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.